Lege-oharra

IDENTIFIKAZIO-DATUAK

  • Arduradunaren identitatea: Serinoski SL
  • Izen soziala: Serinoski
  • IFZ / IFK: B20900122
  • Helbide elektronikoa: serinoski@serinoski.com

ERABILERA-BALDINTZA OROKORRAK

Web-orri honetara sartzeak eta/edo berori erabiltzeak erabiltzaile egiten zaitu. Erabiltzaileak erabilera-baldintza orokorrak onartzen ditu ematen diren zerbitzu eta informazio guztiak erabili ahal izateko. Atariaren erabilera-baldintza orokor hauek web-orrirako sarbidea eta haren erabilera arautzen dute, erabiltzaileen eskueran jarritako edukiak eta zerbitzuak barne. Atarira sartze hutsak edo haren eduki eta zerbitzu guztiak edo batzuk erabiltzeak esan nahi du erabilera-baldintza hauek erabat onartzen direla.

Biltzen ditugun datu pertsonalen berri izateko eta hori nola egiten dugun jakiteko, gure pribatutasun-politikaren atalera jo dezakezu.

Webgune honek, hortaz, zorrotz betetzen ditu DBEO (2016/679 (EB) Erregelamendua, datuak babestekoa) eta uztailaren 11ko 34/2002 Legea (Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzkoa).

ERANTZUKIZUNA

Webgune honetarako sarbidea edo bertan bildutako informazioaz egin dezakeen erabilera, egiten duenaren ez beste inoren erantzukizunpekoa da. Beraz, erabiltzaileak berariaz eta erreparorik gabe onartzen du atarira sartzea eta hura erabiltzea soil-soilik bere erantzukizunpekoa dela.

Enpresak bere esku gordetzen du web-orriaren erabilera-baldintza orokorrak edozein unetan aldatzeko ahalmena. Dena den, erabilera-baldintza orokor hauek aldian behin kontsultatzea gomendatzen da, aldatu egin daitezke-eta.

Ez da bermatzen zerbitzuen eskuragarritasun jarraitua eta iraunkorra, eta, beraz, ez da inolako erantzukizunik izango ezinbesteko arrazoiengatik edo datuak transferitzeko sare telematikoetan enpresaren borondatearekin zerikusirik ez duten erroreak izateagatik zerbitzua eskuragarri ez egotearen ondorioz sor daitezkeen kalte eta galerengatik, ezta ekipamendu eta sistema informatikoak hobetzeko edo mantentzeko lanen ondorioz egindako deskonexioengatik ere. Ez du erantzukizunik izango informazioa edo zerbitzuak eten, bertan behera utzi edo amaitzen badira. Halaber, ez du erantzukizunik izango hirugarrenek eragindako edo atariari egotzi ezin zaizkion arazo teknikoen, komunikazioen edo giza omisioen ondorioz sor daitezkeen omisioetan, informazioaren, datuen edo konfigurazioen galeretan, sarbide bidegabeetan edo konfidentzialtasuna urratzean. Ez du erantzukizunik izango, halaber, eraso informatikoen ondorioz sortutako kalteetan edo web-orriak erabiltzen dituen baina hirugarren batek fabrikatu edo eman dituen programa informatikoak, komunikazio-sistemak edo ekipamenduak eraginpean hartzen dituzten birusek eragindakoetan. Atariak nahierara ukatu, kendu, eten eta/edo blokeatu ahal izango die informaziorako eta zerbitzuetarako sarbidea, edozein unetan eta aldez aurretik abisatu beharrik gabe, arau hauek betetzen ez dituzten erabiltzaileei.

Legeak berariaz kontrakoa ezartzen duen kasuetan izan ezik, eta ezartzen duen neurriarekin eta hedadurarekin besterik ez, aplikazioak ez du inolako erantzukizunik bermatzen edo bere gain hartzen webguneko informazioa, datuak eta zerbitzuak erabiltzeak sor ditzakeen kalte eta galerei dagokienez.

Nolanahi ere, atariak ez du erantzukizunik izango enpresaz bestelako hirugarrenek emandako edo eskainitako informazioari eta/edo zerbitzuei dagozkien kalte-galerengatik. Erantzukizun osoa hirugarrenarena izango da, hornitzailea, laguntzailea edo beste bat izan.

JABETZA INTELEKTUALA

Enpresa bere web-orriaren eta bertan dauden elementuen jabetza intelektual eta industrialeko eskubide guztien titularra da. Eskubide guztiak erreserbatuta daude.

Jabetza Intelektualari buruzko Legearen 8. artikuluan eta 32.1 artikuluko bigarren paragrafoan xedatutakoaren arabera, berariaz debekatuta dago web-orri honetako eduki guztiak edo horietako batzuk edozein euskarritan eta edozein bitarteko teknikoren bidez merkataritza-xedeetarako erreproduzitzea, banatzea eta publikoari komunikatzea —eskura jartzeko modalitatea barne—, baldin eta enpresak horretarako baimenik ematen ez badu.

ESTEKAK, IRAGARKI-BANDAK

Serinoskik beste atari batzuetarako estekak sartzen baditu, horien helburua informazioa ematea besterik ez da, eta ez du esan nahi enpresak atari horiek gomendatu eta/edo bermatzen dituenik, ez baititu horiek inola ere kontrolatzen eta ez baita horien erantzule.

BLOGA

Serinoskik blog bat baldin badu, enpresak eskaintzen dituen zerbitzuak ezagutzera ematea izango du helburu. Webgunearen titularra ez da erabiltzaileen iritzien erantzule izango, eta eskubidea izango du iraingarriak edo laidogarriak izan daitezkeen komentarioak ezabatzeko eta komentario horien egileen etorkizuneko iruzkinak blokeatzeko eta eragozteko.

Menua