Pribatutasun-politika

2018ko maiatzaren 25etik aurrera aplikatzekoa den Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorrean (2016/679 (EB) DBEO) xedatutakoaren arabera, Serinoski SLk jakinarazten dizu, webgune honen bitartez borondatez eman ditzakezun datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna den aldetik, datu horiek une oro indarreko legeria errespetatuz tratatuko direla.

IDENTIFIKAZIOA

  • Arduradunaren identitatea: Serinoski SL
  • Izen soziala: Serinoski
  • IFZ / IFK: B20900122
  • Helbide elektronikoa: serinoski@serinoski.com

INFORMAZIOA ETA ADOSTASUNA

Pribatutasun-politika hau irakurrita, erabiltzaileari jakinarazten zaio Serinoskik nola bildu, tratatu eta babesten dituen Serinoski webgunearen bitartez (aurrerantzean, “webgunea”) ematen zaizkion datu pertsonalak, webgunean zeharreko konexioari eta nabigazioari (aurrerantzean, “nabigazioa”) dagozkionak eta etorkizunean enpresa horrekin zerbitzuak emateko egiten duen edozein kontraturen bitartez Serinoskiri eman diezazkiokeen beste datu guztiak.

Erabiltzaileak arretaz irakurri behar du pribatutasun-politika hau —argi eta erraz idatzia, ulerterraza izan dadin—, eta askatasunez eta borondatez erabaki behar du bere datu pertsonalak edo hirugarrenenak Serinoskiri eman nahi dizkion.

DATUAK NAHITAEZ EMAN BEHARRA.

Serinoskiren webgunetik eskura daitezkeen formularioetan eskatzen diren datuak, oro har, nahitaezkoak dira ezarritako helburuak betetzeko (salbu eta eskatutako eremuan kontrakoa zehazten bada). Beraz, datu horiek ematen ez badira, edo behar bezala ematen ez badira, ezin izango zaie erantzun formulario horien bitartez egindako eskabideei.

ZERTARAKO ETA ZENBAT DENBORAZ TRATATUKO DITU SERINOSKIK ERABILTZAILEAREN DATU PERTSONALAK?

Erabiltzailearen eskabideen arabera, Serinoskik honako helburu hauek aintzat hartuta tratatuko ditu bildutako datu pertsonalak:

  • Erabiltzaileak zuzendutako zerbitzu-eskabideak kudeatzea.
  • Buletinerako harpidetza eta haren ondorengo bidalketa kudeatzea.
  • Serinoskiren merkataritza-komunikazio pertsonalizatuen bidalketa kudeatzea, bitarteko elektronikoen eta/edo konbentzionalen bidez, erabiltzaileak berariaz horretarako adostasuna ematen duen kasuetan.
  • Merkataritza-komunikazio pertsonalizatuen bidalketa kudeatzea, bitarteko elektronikoen eta/edo konbentzionalen bidez, salbu eta erabiltzaileak dagokion laukia markatuta kontrakoa adierazten badu edo tratamenduari aurka egiteko asmoa erakusten badu.
  • Kontratatutako zerbitzuen prestazioa kudeatzea, baita edozein zerbitzu gehigarrirena ere.
  • Serinoskik emandako zerbitzuen kalitateari eta/edo konpainia gisa duen irudiaren pertzepzioari buruzko inkestak eta/edo ebaluazioak egitea kudeatzea.

Erabiltzailearen datuak helburu bakoitza betetzeko behar den epean gordeko dira, edo erabiltzaileak Serinoskiri baja eskatu, tratamenduari aurka egin edo bere adostasuna kendu arte.

ERABILTZAILEAREN ZER DATU TRATATUKO DITU SERINOSKIK?

Serinoskik honako datu-kategoria hauek tratatu ahal izango ditu, erabiltzaileak egindako eskabidearen arabera:

  • Identifikazio-datuak: izena, abizenak.
  • Harremanetarako datuak: posta-helbidea, telefono mugikorra, helbide elektronikoa.
  • Erabiltzailearen identifikazio-kodeak edo -gakoak.
  • Ezaugarri pertsonalei buruzko datuak: jaiotza-data, sexua, nazionalitatea.
  • Hobespenen datuak.
  • Geolokalizazio-datuak.

Erabiltzaileak hirugarrenen datuak ematen baditu, adierazten du haien adostasuna daukala eta konpromisoa hartzen du datu horien titular den interesdunari pribatutasun-politika honetan jasotako informazioa helarazteko, eta ildo horretan izan litekeen edozein erantzukizunetatik salbuesten du Serinoski. Dena den, Serinoskik behar diren egiaztapenak egin ahal izango ditu hori egiaztatzeko, eta, horretarako, datuak babesteko araudiarekin bat etorriz, behar bezalako arretaz jokatzeko neurriak hartuko ditu.

ZEIN DA ZURE DATUEN TRATAMENDUAREN LEGITIMAZIOA?

Helburu horiek betetzeko erabiltzailearen adostasuna behar duten datuen tratamenduak ez dira egingo erabiltzailearen adostasunik gabe.

Halaber, erabiltzaileak edozein tratamendutarako adostasuna kentzen badu, horrek ez du eraginik izango aurrez egindako tratamenduen zilegitasunean.

Adostasun hori kentzeko, erabiltzailea Serinoskirekin harremanetan jarri ahal izango da honako kanal hauen bitartez: politika honen goiburuan agertzen den posta-helbidera zuzendutako idazki baten bidez, edo, bestela, serinoski@serinoski.com helbide elektronikora bidalitako mezu elektroniko baten bidez. Bi kasuetan, erreferentzia “Datuen babesa” izango da.

Era berean, legezko betebehar bat betetzeko edo Serinoskiren eta erabiltzailearen arteko kontratu-harremana egikaritzeko erabiltzailearen datuak tratatu behar direnean, tratamendua legitimatuta egongo da, helburu horiek betetzeko beharrezkoa delako. Bestalde, Serinoskik emandako zerbitzuen kalitateari eta/edo konpainia gisa duen irudiaren pertzepzioari buruzko inkestak eta/edo ebaluazioak egiteko gauzatutako tratamendua arduradunaren interes legitimoan oinarrituta egingo da.

ZER HARTZAILERI KOMUNIKATUKO ZAIZKIE ERABILTZAILEAREN DATUAK?

Erabiltzailearen datuak honako hauei komunikatu ahal izango zaizkie:

  • Partaidetzapeko enpresei edo Serinoski enpresa-taldekoei, barneko administrazio-xedeetarako eta/edo arestian adierazitako helburuetarako besterik ez.
  • Serinoskiren hornitzaileei, legezko betebeharrak eta/edo arestian adierazitako helburuak behar bezala betetzeko behar diren zerbitzuak ematen dizkiotenei.
  • Administrazio publikoei, legeak aurreikusitako kasuetan.

Atal honetan adierazitako hartzaileak Europako Esparru Ekonomikoaren barruan edo kanpoan egon daitezke. Azken kasu horretan, behar bezala legitimatuta daude datuen nazioarteko transferentziak.

ERABILTZAILEAREN ERANTZUKIZUNA

Erabiltzailea(k):

  • Bermatzen du adin nagusikoa edo, hala badagokio, legez emantzipatua dela, erabat gai dela, eta Serinoskiri ematen dizkion datuak egiazkoak, zehatzak, osoak eta eguneratuak direla. Ondorio horietarako, erabiltzailea izango da komunikatzen dituen datu guztien egiazkotasunaren erantzulea, eta behar bezala eguneratuta edukiko du emandako informazioa, benetako egoerari erantzun diezaion.
  • Bermatzen du hirugarrenei jakinarazi dizkiela, baldin eta haien datuak ematen baditu, dokumentu honetan bildutako alderdiak. Bermatzen du, halaber, haien baimena lortu duela Serinoskiri haien datuak adierazitako helburuetarako emateko.
  • Webgunearen bitartez ematen dituen informazio faltsu edo zehaztugabeen eta horrek Serinoskiri edo hirugarrenei eragiten dizkien zuzeneko edo zeharkako kalte eta galeren erantzulea izango da.

MERKATARITZA- ETA SUSTAPEN-KOMUNIKAZIOAK

Erabiltzailearen datuak tratatzeko Serinoskiren helburuetako bat da merkataritza-komunikazioak bidaltzea, bitarteko elektroniko eta/edo konbentzionalen bidez, merkaturatzen dituen produktu eta zerbitzuei, sustapenei eta eskaintzei buruzko informazioa edo erabiltzailearentzako garrantzizko albisteak helarazteko. Horrelako komunikazioren bat egiten den bakoitzean, horiek jasotzeko baimena berariaz eman duten erabiltzaileei bakarrik zuzenduko zaie.

Aurreko lan hori gauzatzeko, Serinoskik lortutako datuak analizatu ahal izango ditu, erabiltzaileentzat interesgarriak izan daitezkeen produktuak xehetasun handiagoarekin definitzea ahalbidetuko duten erabiltzaile-profilak egiteko.

Erabiltzaileak Serinoski enpresaren merkataritza- edo sustapen-komunikazioak jasotzeari utzi nahi badio, zerbitzuan baja emateko eska dezake, serinoski@serinoski.com helbide elektronikora mezu elektroniko bat bidalita. Halaber, komunikazio horiek jasotzeari ezezkoa eman diezaieke, bidali dizkioten komunikazioetako bakoitzean baja emateko eskaintzen den aukera erabilita.

GEOLOKALIZAZIO-DATUAK

Serinoskiren webguneko funtzionalitate batzuek webgunean sartzeko erabiltzen den gailuaren (tableta, smartphonea eta abar) geolokalizazioa ahalbidetzen dute.

Erabiltzaileak aukera hori zuzenean gailuan bertan desgaitu ahal izango du, baina aukera hori desaktibatzeak webgunearen funtzionalitate batzuk erabiltzea eragotz dezake.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA

Erabiltzaileak idazki bat bidal diezaioke Serinoskiri (Mugitegi Industrialdea, D Bidea, 40 Pab., 179 Posta Kutxa, 20700 Urretxu, Gipuzkoa) edo mezu elektroniko bat serinoski@serinoski.com helbidera, bi kasuetan “Datuen babesa” erreferentzia jarrita, indarreko nortasun-agiriarekin edo pasaportearekin batera, edozein unetan eta doan:

  • Emandako adostasunak kentzeko.
  • Serinoskin erabiltzaileari buruzko datu pertsonalak tratatzen ari diren ala ez egiazta diezaioten lortzeko.
  • Bere datuak irispidean izateko.
  • Datu okerrak edo osagabeak zuzentzeko.
  • Bere datuak ezaba ditzaten eskatzeko, baldin eta, beste zenbait arrazoiren artean, datuak bildu zirenerako behar ez badira.
  • Serinoskik datuen tratamendua mugatzea lortzeko, datuak babesteko araudian aurreikusitako baldintzetakoren bat betetzen denean.
  • Pertsona baten esku-hartzea jasotzeko, bere ikuspuntua adierazteko eta Serinoskik hartutako erabaki automatizatuen kontra egiteko.
  • Datuak transferitzea eskatzeko.

Halaber, erabiltzaileari jakinarazten zaio edozein unetan aurkez diezaiokeela bere datu pertsonalen babesari buruzko erreklamazioa kontrol-agintaritza eskudunari.

SEGURTASUN-NEURRIAK

Serinoskik erabiltzailearen datuak konfidentzialtasun osoz tratatuko ditu une oro, eta datu horiek isilpean gorde beharko ditu, aplikatzekoa den araudian aurreikusitakoarekin bat etorriz. Horretarako, behar diren neurri teknikoak eta antolakuntzakoak hartuko ditu, datuen segurtasuna bermatzeko eta horiek aldatzea, galtzea edo baimenik gabe tratatzea nahiz eskuratzea saihesteko, teknologiaren egoera, gordetako datuen izaera eta horiek izan ditzaketen arriskuak kontuan hartuta.

Menua